Itzuli dendara

Dohaintza ekonomikoa

Dohaintza ekonomiko bat eginez ere lagundu diezaiokezu Albaolari. Erabaki zuk zein kopururekin eta nola nahi duzun lagundu San Juan baleontziaren eraikuntza prozesuan eta itsas kulturaren zabalkundean. Handia zein txikia izan, zure ekarpena ezinbesteko laguntza da guretzat eta gainera, gure proiektuari egiten zaion ekarpen ekonomiko oro berriz ere gizarteari itzultzen zaio ondare, jakintza eta zabalkunde moduan.

Azpiko laukitxoan gehitu ezazu dohaintzan eman nahi diguzun kopurua eta sakatu «Dohaintza egin nahi dut».



Beste dohaintza mota batzuk

Materialak

Ez soilik diruarekin, material edo zerbitzu hornitzaile gisara ere eman daiteke laguntza edo babesa. Jar zaitez gurekin harremanetan era hauetara lagundu nahi baduzu.

albaola@albaola.com

Boluntariotza

Albaolaren jardueretan zure ahaleginarekin eta kolaborazioarekin lagundu nahi baduzu Auzolan boluntario taldean eman dezakezu izena. Talde hau gaitasun desberdinak dituzten pertsonek osatzen dute eta beren lana eta trebetasunak modu eskuzabalean eskaintzen dizkiote proiektuari. Albaolaren parte izateko honako posta elektroniko helbidearen bidez jarri zaitezke gurekin harremanetan:  

auzolan@albaola.com